Jarduera eremuak

Aurkezpena

Clínica Benegas-eko profesionalen taldeak oinetan eragiten duten gaitz guztiak diagnostikatzen eta artatzen ditu. Arreta osoa ematen duen klinika denez, tratamenduari ekin baino lehen pazientearen osasun podologikoaren diagnostikoa egiten da eta horren arabera ezartzen da tratamendurik egokiena, kirurgikoa, biomekanikoa edo podologikoa izan daitekeena.

Clínica Benegas. Edificio

Kirurgia

Oinetako kirurgiak nabarmen egin du aurrera azkeneko urteetan. Oinaren biomekanika hobeto ezagutzearekin du lotura aurrerapen horrek, horri esker garatu ahal izan baitira arinagoak eta espezifikoagoak diren teknika kirurgikoak. Anestesiaren eta zati txikien osteosintesiaren esparruan izandako aurrerapenak pazientea hobeto osatzea ahalbidetzen du, eta ahalik eta gehien murrizten du ebakuntzaren osteko mina.

Clínica Benegas berrian patologia bakoitzaren araberako teknika kirurgikorik egiaztatuenak eta aurreratuenak erabiltzen ditugu, azken belaunaldiko ekipamendu kirurgikoari esker eta hamazazpi urte baino gehiagoko eskarmentuan oinarrituta. Gainera, talde kirurgiko berriak anestesista zerbitzua eskeintzen du (Juan Zaballos Doktorea). Honek, anestesia lokalaz gain, pazienteari lasaigarria emateko aukera ematen du.

Juanikote, mailu erako behatzak, neuroma eta oinaren aurrealdeko edozein alteraziorekin zerikusia duten ebakuntzak anestesia lokalarekin egiten dira. Oin zapalak, oin sakonak eta bestelako patologia konplexuagoekin zerikusia duten ebakuntzek, aldiz, paizenteari lasaigarria ematea eska dezakete batzuetan. Clínica Benegas-eko talde kirurgikoak oso inbasiboak ez diren teknikak erabiltzen ditu eta teknika horiei esker emaitza bikainak lortzen ditu barne-zolak erabiliz emaitza onik izan ez duten oin zapalak dituzten haurren kasuan.

Sala de cirugía
klinikoa Benegas. Kirurgia

Barne-zola biomekanikoak

Barne-zola egokiorrak

Oinaren arkura egokitzen diren barne-zola bigunak dira eta presioak murriztu eta gainkargak eta ultzerazioak saihesteko erabiltzen dira. Diabetikoentzat eta oin-zolan gantz gutxi duten pertsonentzat, artritikoak eta adinekoak kasu, bereziki egokiak dira.

Barne-zola funtzionalak

Funtzioa hobetzen duten barne-zolak dira, beheko adarreko mugimenduak sinkronizatzeari esker oinari jarrerarik egokienean eusten diotenak. Barne-zola funtzionalak beheko adarraren arakatze biomekaniko zorrotzaren ostean egiten dira, izan ere, azterketa horren bidez zehaztuko da paziente bakoitzaren oinaren jarrera neutroa edo ideala.

Eskaiolazko moldea

Gaur egun hauxe da paziente bakoitzaren oinaren aurreko eta atzeko aldearen erlazioa hautemateko modurik zehatzena, ondoren barne-zola egoki egin ahal izateko. Eskaiolaren positiboa dagokion bezala zuzendu ondoren, azterketan balioetsitako zuzenketa-mailaren arabera, barne-zola funtzionala prestatuko da. Hainbat materialetakoa izan daiteke zola hori, erabileraren eta artatutako pertsonaren arabera.

Barne-zola motak:

Kaleko barne-zolak:

Clínica Benegas aitzindari izan da Espainian barne-zoletan karbono zuntza erabiltzeko garaian. Material horri esker oinaren gaineko kontrola handia da, oinetakoan ia lekurik hartu gabe. 1,2 mm-ko lodierakoak eta hainbat gogortasunekoak (gogorrak, erdi gogorrak eta malguak) izaten dira eta oinetako arruntetan nahiz emakumeentzako oinetako takoidunetan erabiltzen dira.

Cínica Benegas. Taller de fabricación

Kirolerako barne-zolak:

Kirolerako barne-zola erdi gogorrak erabiltzen dira, termoplastikoak edo aparrezkoak, kirola egiteko egokiak diren propietate indargetzailedunak.

Hainbat material konbinatzearen bitartez eta kirol bakoitzaren azterketa mekanikoa egin ondoren, Clínica Benegas-en barne-zolak pertsonalizatzen ditugu, indargetze handiagoa behar duen kirola (futbola, saskibaloia edo eskubaloia) edo kontrol handiagoa behar duena (golfa, eskia edo ziklismoa) denaren arabera.

Zer tratatzen dugu barne-zola funtzionalekin?

Oineko minak, hala nola oin-zolako faszitisa, metatarsalgiak, gainkargak, bai eta orkatila, belaun eta bizkarreko minak ere, nabarmen hobetzen direnak euskarrien kontrol funtzional egokiarekin.

Kirol mailan, euskarrien kontrolak tendoi-lesioak eta gainkargak hobetzeaz gain, lesioak prebenitu eta lesio-indizea gutxitzen du mota guztietako kiroletan.

Serbitzuak. Podologia

Lesiorik ohikoenen artean daude oin-zolako garatxoak, kailuak eta azazkalak.

Zentroaren izaera zientifiko eta medikoak gure podologoei diabetikoak eta artritikoak bezalako kolektiboen artean arrisku egoerak antzemateko aukera ematen die..

Taller de Podología