Barne-zola egokiorrak
Oinaren arkura egokitzen diren barne-zola bigunak dira eta presioak murriztu eta gainkargak eta ultzerazioak saihesteko erabiltzen dira. Diabetikoentzat eta oin-zolan gantz gutxi duten pertsonentzat, artritikoak eta adinekoak kasu, bereziki egokiak dira.
Barne-zola funtzionalak
Funtzioa hobetzen duten barne-zolak dira, beheko adarreko mugimenduak sinkronizatzeari esker oinari jarrerarik egokienean eusten diotenak. Barne-zola funtzionalak beheko adarraren arakatze biomekaniko zorrotzaren ostean egiten dira, izan ere, azterketa horren bidez zehaztuko da paziente bakoitzaren oinaren jarrera neutroa edo ideala.
Eskaiolazko moldea
Gaur egun hauxe da paziente bakoitzaren oinaren aurreko eta atzeko aldearen erlazioa hautemateko modurik zehatzena, ondoren barne-zola egoki egin ahal izateko. Eskaiolaren positiboa dagokion bezala zuzendu ondoren, azterketan balioetsitako zuzenketa-mailaren arabera, barne-zola funtzionala prestatuko da. Hainbat materialetakoa izan daiteke zola hori, erabileraren eta artatutako pertsonaren arabera.
Barne-zola motak:
Kaleko barne-zolak:
Clínica Benegas aitzindari izan da Espainian barne-zoletan karbono zuntza erabiltzeko garaian. Material horri esker oinaren gaineko kontrola handia da, oinetakoan ia lekurik hartu gabe. 1,2 mm-ko lodierakoak eta hainbat gogortasunekoak (gogorrak, erdi gogorrak eta malguak) izaten dira eta oinetako arruntetan nahiz emakumeentzako oinetako takoidunetan erabiltzen dira.
Kirolerako barne-zolak:
Kirolerako barne-zola erdi gogorrak erabiltzen dira, termoplastikoak edo aparrezkoak, kirola egiteko egokiak diren propietate indargetzailedunak.
Hainbat material konbinatzearen bitartez eta kirol bakoitzaren azterketa mekanikoa egin ondoren, Clínica Benegas-en barne-zolak pertsonalizatzen ditugu, indargetze handiagoa behar duen kirola (futbola, saskibaloia edo eskubaloia) edo kontrol handiagoa behar duena (golfa, eskia edo ziklismoa) denaren arabera.
Zer tratatzen dugu barne-zola funtzionalekin?
Oineko minak, hala nola oin-zolako faszitisa, metatarsalgiak, gainkargak, bai eta orkatila, belaun eta bizkarreko minak ere, nabarmen hobetzen direnak euskarrien kontrol funtzional egokiarekin.
Kirol mailan, euskarrien kontrolak tendoi-lesioak eta gainkargak hobetzeaz gain, lesioak prebenitu eta lesio-indizea gutxitzen du mota guztietako kiroletan.